XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arrain baten barne-anatomia..zakatz-arkua / zakatzak / bizkarrezurra / giltzurruna / muskulatura / igeri-maskuria / ezkatak / bihotza / gibela / liseri-aparatua / gonada / kloaka / 25. eskema
1. Beren forma hidrodinamikoak, zein abantail ematen die arrainei?.
2. Hegatsek, zertarako balio dute?.
3. Ezkatek, zein funtzio betetzen dute?.
4. Ugal zelulak zein zulotatik zehar irteten dira kanpo-ingurunera?.
5. Giltzurrunak, nondik askatzen ditu hondakinak?.
6. Kloaka eta uzkia zulo berbera al dira? Arrazona ezazu.
7. Zertarako balio ote du arrainen igeri-maskuriak?.
8. Arrainen begiek, zergatik ez dute betazalik behar?.
9. Arrainen eskeletuari zein izen arrunt eman ohi zaio?.
10. Nerbio-sistema nola kokatzen da, liseri-aparatuaren gainetik ala azpitik?.
11. Arraina erostean, zergatik begiratzen da zakatzak ondo gorriak ote dituen?.